Geu bezelaxe gaitasun eta kultura elkartrukatze, nahiz elkartrukaketa ekintza ezberdinak burutzen dituzten beste talde eta elkarteak ere badira Gipuzkoan. BESARKADAK duela gutxi hasi berri den  ekimen bat da, baina badira beste talde ugari, besteak beste orain aipatuko ditugunak, zeinak aspaldi ari diren honetan lanean:

  • BIZILAGUNAK ekimena, SOS Arrazakeriaren eskutik, bizilagun sendi ezberdinak euren kultura, ohitura eta hizkuntzak elkartrukatzeko aukeran oinarritzen da.

https://www.facebook.com/bizilagunak/?fref=ts

  • KARABELEKO, Ekonekazaritzarekin erlazionaturiko ezagutzak elkarbanatzen dituen entitatea da. Bestalde, buru osasun arazoak dituzten pertsonak komunitatean txertatzen laguntzeko eta beste kolektibo batzurekin ere elkartrukatzen dituzte ezagutzak.

http://www.karabeleko.org/

  • EMATRUKE Emakumezkoen bizitza kalitatea hobetze aldera Emakumeen Etxeak sorturiko ekimen bat da. Denda Gratix eta Denbora bankuak dituzte ekimen nagusitzat, pertsonen arteko erlazioak sustatu eta berdintasun bidera eginaz.

http://www.emakumeenetxeaelkartea.org/

  • ULIAKO LORE-BARATZAK gizarte-elkarrekintza publikoa oinarritzat harturik, lore-baratzean hobekuntzak egin asmoz, auzoko kide eta ingurukoak biltzeko modu bat da, elkarlana, esperientziak eta bizipenak trukatuaz.

http://uliakolorebaratzak.wordpress.com/

  • TOLOSAKO DENBORA BANKUA Objektu, gaitasun eta denbora trukea dute oinarritzat besteak beste. Ekitaldi ugari burutzen dute aipaturiko guztiak eta gehiago pertsonen artean partekatzeko helburuarekin.

https://www.facebook.com/TikTakTrukTolosakoDenboraBankua/