Pasa den larunbata Irailaren 17.ean ekin genion Besarkadak ekimenaren hedapenari. Easo Plazan antolatu zen Donostiatruk bigarren eskuko objektuen azokaren artean izan ginen. Hantxe ezarri genuen gure Besarkaden saloitxoa, pertsonen arteko elkartruke interkulturalak sustatu bidera eratu genuen txokoa. Eguraldi txarra medio, oso goiz  polita izan genuen, euren artean oso ezberdinak diren pertsonen harrera oso ona izan genuelarik. Pixkanaka pertsona ezberdinen interesa sustatuko dugunaren esperantzan eta geroz eta sare anitzagoa sortuko dugunaren sentxazioz erretiratu ginen. Pozik eta oso zapore onarekin. Mila esker gerturatu zineten guztiei!

                              besarkada-bat             saloitxoa             besarkadak