BERRIAK
-Pasa de irailaren 27.ean Zigor Iturrieta kirolariak aurkezten duen “Txoriene “ telebista saioaz gozatzeko aukera izan genuen. BESARKADAK ekimena bi plater oso berezi prestatzera gonbidatua izan zen; lehenengo platera (Chicago Pizza) izan zen, zeina Chicagon prestatzen diren plater ezberdinak gogorarazten prestatu zen. Aurkeztu zen bigarren platera, Euskal gastronomian prestatzen den ohiko postre bat izan zen (Pantxineta). Jatorriz Chicagokoa den Laureni esker, Besarkadak ekimeneko partaidea, eta Idurre, gure lankideari esker, ezagutzak partekatzeko eta momentu atsegin bat igaro ahal izateko saioa izan zen. Jarraian, Txoriene saioa ikusi ahal izateko esteka ipiniko dugu behe aldean:
TXORIENE SAIOA. BESARKADAK GONBIDATU GISA
-Ongi etorri urria! Dagoeneko sartu gara Udazkenean, eta urtaro honekin batera, inguruko koloreen aldaketak, hostoen erortzea… etorri zaizkigu. Zein izango ote da zuzenean urtaro hau bizitzeko eta sentitzeko erarik egokiena? Laster izango duzue Tolosaldean egingo dugun Mendizale Topagunearen inguruko informazio gehiagoren berri. Konpainia ezin hobeaz gozatzeko aukera izango duzu, ezagutzak, gaitasunak eta bizipenak partekatzeko aukera, baita gure inguruko haizeak harnasteko aukera ere. Egon adi izen emateko datei!
–TRUKEAK! Truke proposamen berri gehiago dauzkagu! Anima zaitez gaitasun trukeen txoko honetan dauzkagun eskaintzei erantzuten eta aldi berean zure gaitasunak eta abileziak guztiokin partekatzen. Esperientzia paregabea izango da.